Itun Zaharra

Itun Berria

Kantarik Ederrena 5:5-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Jaiki naiz ene maiteari irekitzera:mirra-ukendua darie nire eskuei,hatzetan behera, ate-sarrailaraino.

6. Ireki diot,eta joana zen nire maitea.Arnasa ihesi doakit, konturatzean.Atera naiz bila, baina aurkitu ez;deika ari natzaio, baina erantzunik ez.

7. Hirian zehar dabiltzan zaindariek aurkitu naute,kolpatu eta zauriz bete;harresietakoek mantua kendu didate.

8. Jerusalemgo neskatxok, otoi;ene maitea aurkitzen baduzue…,zer esango diozue?Esan, gaixo nagoela maitasunez.

9. Zer du, bada, zure maiteakbestek ez duenik, oi emakumerik ederren?Zer, guri horrela otoizka jarduteko?

10. Nire maitea gorrimin bizia da,hamar milaren artean nabarmena.

11. Haren burua urrea, urrerik garbiena;haren ile-kizkurrak palmondoaren luku,beleak baino beltzago.

12. Haren begiak uso bi ur ondoan,esnetan bustiak,uraska-ertzean egonean.

13. Haren masailaklurringaiz landaturiko alor.Haren ezpainak, mirra darien lili.

14. Haren eskuak urretan biribilduak,topazioz tarteka apainduak.Haren bularramarfilez landua, zafiroz estalia.

15. Haren zangoak marmolezko zutabe,urre gorrizko oin gainean jasoak.Libano mendia bezain eder,zedroak bezain lerden.

16. Haren ahoa, gozo-gozo.Dena da xarmangarria!Honelakoa da ene maitea, honelakoa ene laztana,Jerusalemgo neskatxok!

Irakurri kapitulu osoa Kantarik Ederrena 5