Itun Zaharra

Itun Berria

Kantarik Ederrena 5:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Banator neure baratzera,ene arreba, ene emaztegaia,neure mirra eta lurrinak biltzera,neure abaraskako eztia jatera,neure ardo eta esnea edatera.Maiteok, jan eta edan,mozkor zaitezte maite-laztanez.

2. Lotan nengoen, baina bihotza erne.Horra ene maitea atean deika:—Ireki, ene arreba, ene laztana,ene uso zuriño horrek!Burua ihintzez betea daramat,ile-kizkurrak gaueko tantaz bustiak.

3. Erantzia dut soinekoa;nolatan jantzi berriro?Garbituak ditut oinak;nolatan zikindu berriro?

4. Ate-kisketan jarri du eskua ene maiteak:dar-dar dagit barruak.

5. Jaiki naiz ene maiteari irekitzera:mirra-ukendua darie nire eskuei,hatzetan behera, ate-sarrailaraino.

6. Ireki diot,eta joana zen nire maitea.Arnasa ihesi doakit, konturatzean.Atera naiz bila, baina aurkitu ez;deika ari natzaio, baina erantzunik ez.

7. Hirian zehar dabiltzan zaindariek aurkitu naute,kolpatu eta zauriz bete;harresietakoek mantua kendu didate.

Irakurri kapitulu osoa Kantarik Ederrena 5