Itun Zaharra

Itun Berria

Kantarik Ederrena 5:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Banator neure baratzera,ene arreba, ene emaztegaia,neure mirra eta lurrinak biltzera,neure abaraskako eztia jatera,neure ardo eta esnea edatera.Maiteok, jan eta edan,mozkor zaitezte maite-laztanez.

2. Lotan nengoen, baina bihotza erne.Horra ene maitea atean deika:—Ireki, ene arreba, ene laztana,ene uso zuriño horrek!Burua ihintzez betea daramat,ile-kizkurrak gaueko tantaz bustiak.

3. Erantzia dut soinekoa;nolatan jantzi berriro?Garbituak ditut oinak;nolatan zikindu berriro?

4. Ate-kisketan jarri du eskua ene maiteak:dar-dar dagit barruak.

5. Jaiki naiz ene maiteari irekitzera:mirra-ukendua darie nire eskuei,hatzetan behera, ate-sarrailaraino.

6. Ireki diot,eta joana zen nire maitea.Arnasa ihesi doakit, konturatzean.Atera naiz bila, baina aurkitu ez;deika ari natzaio, baina erantzunik ez.

7. Hirian zehar dabiltzan zaindariek aurkitu naute,kolpatu eta zauriz bete;harresietakoek mantua kendu didate.

8. Jerusalemgo neskatxok, otoi;ene maitea aurkitzen baduzue…,zer esango diozue?Esan, gaixo nagoela maitasunez.

9. Zer du, bada, zure maiteakbestek ez duenik, oi emakumerik ederren?Zer, guri horrela otoizka jarduteko?

10. Nire maitea gorrimin bizia da,hamar milaren artean nabarmena.

Irakurri kapitulu osoa Kantarik Ederrena 5