Itun Zaharra

Itun Berria

Kantarik Ederrena 4:1-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Bai ederra zu, ene laztana, bai ederra!Zure begiak uso bi,musu-estalkipean.Zure adats-kizkurrak ahuntz-taldea dirudi,Galaad mendian behera bilintzi-balantza.

2. Zure hortzakardi moztu eta garbitu berriak.Denak dituzu biritxiak,bat bera ere ez lagunik gabea.

3. Zure ezpainak, zinta gorrimin,mintzaira gozokoak.Zure masailakgranada ebaki baten bi erdiak,musu-estalkipean.

4. Zure lepoaharlanduz eraikitako Daviden dorrea.Milaka babeski daude han zintzilik,gizon ospetsuen babeskiak.

5. Zure bi bularrakbi gazelakume biritxi,lili artean bazkatzen.

6. Arrats beherean,haizeak jo eta itzala ihesi joatean,banoa neure mirra-mendira,neure intsentsu-muinora.

7. Guztiz ederra zara, ene laztana,ederra eta akatsik gabea!

8. Zatoz Libanotik, ene emaztegaia, zatoz!Jaitsi zaitez Libanotik,jaitsi Amanako gailurretik,Senir eta Hermon tontorretatik.Utzi lehoien eta panteren mendi-zuloak.

9. Maitemindua nauzu,ene arreba, ene emaztegaia!Maitemindua nauzu zeure begirada bakar batez,bihotz-lotua zeure lepoko kate-bira batez.

10. Zein ederrak zure maite-laztanak,ene arreba, ene emaztegaia!Ardoa baino gozoago dira!Zure ukenduen usaina lurrin guztiak baino gozoago!

11. Zure ezpainei eztia darie, ene emaztegaia;zure mihipean, eztia eta esnea.Zure jantzien lurrinaLibanoko basoen lurrina da,

Irakurri kapitulu osoa Kantarik Ederrena 4