Itun Zaharra

Itun Berria

Kantarik Ederrena 2:6-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Ezker besoaz dit lepotik heltzeneta eskuinekoaz nau besarkatzen.

7. Jerusalemgo neskatxok,basoetako orein eta gazelen izenean, otoi,ez iratzarri ene maitea,utzi lo egiten,nahi duen arte.

8. Ene maitearen ahotsa!Horra, hor dator bera,mendiz mendi saltari,muinoz muino jauzika;

9. ene maitea gazela bezalako,oreinkumearen antzeko.Gure hormaren atzean gelditu da,leihoetatik zelatan,leiho-sareetatik kirika.

10. Honela mintzo zait maitea:Jaiki zaitez, ene ederra, ene laztana,zatoz nirekin.

11. Horra! Joan da negua,atertu du euria.

12. Erne dira zelaietan loreak,heldu da kanturako garaia,entzun daiteke gure zelaietan usapalen urruma.

13. Hasia da muskiltzen pikondoa,usaina zabaltzen mahats-kimuak.Jaiki zaitez, ene ederra, ene laztana,zatoz nirekin.

14. Ene uso,gordeleku haitzuloak,labarreko zirrikituak, dituzun hori,ikus dezadala zure irudia,entzun dezadala zure ahotsa!Gozoa baita zure ahotsa,ederra zure irudia!

15. Harrapa azeriak,azeri txikitxoak,gure mahasti kimuberrituakhondaturik uzten dizkigutenak.

Irakurri kapitulu osoa Kantarik Ederrena 2