Itun Zaharra

Itun Berria

Kantarik Ederrena 2:14-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Ene uso,gordeleku haitzuloak,labarreko zirrikituak, dituzun hori,ikus dezadala zure irudia,entzun dezadala zure ahotsa!Gozoa baita zure ahotsa,ederra zure irudia!

15. Harrapa azeriak,azeri txikitxoak,gure mahasti kimuberrituakhondaturik uzten dizkigutenak.

16. Nirea da maiteaeta ni harena,lilizainarena.

17. Arrats beherean,haizeak jo eta itzalak ihes egitean,itzul zaitez, ene maitea,gazela edo oreinkumea bezala,mendi eta sakanetan barrena.

Irakurri kapitulu osoa Kantarik Ederrena 2