Itun Zaharra

Itun Berria

Kantarik Ederrena 1:3-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. zure ukenduen usaina lurrin guztiak baino gozoago!Zu zeu zara ukendu lurrintsu!Horregatik zaizkizu neskatxak maitemindu!

4. Har nazazu zeurekin, goazen bizkor;eraman nazazu zeure logelara, ene errege.Goza gaitezen, poztu zuregatik:zure maite-laztanak ardoa baino gozoago!Arrazoiz zaizkizu neskatxak maitemindu!

5. Beltzarana naiz, baina ederra, oi Jerusalemgo neskatxok;beduinoen oihal-etxolak bezain beltzaran,Salomonen jauregiko errezelak bezain eder.

6. Ez begira nire azal ilunari,eguzkiak bainau kiskali:neure anaiek, nirekin haserre,mahastiak zaintzen jarri naute.Eta neure mahastia utzi dut zaindu gabe!

7. Esadazu, ene bihotzeko kutuna,non duzun larratzen artaldea,non abaroan uzten eguerdian.Ez nadin isil-gorderik ibil,zure lagunen artaldeen atzetik.

8. Ez badakizu, oi emakumerik ederren,zoaz ardien oinatzen ondoreneta larratu zeure antxumeakartzainen txabola ondoan.

9. Ene laztana,errege-karroza daraman behorra dirudizu.

10. Zein politak zure bi masailak,belarritako horiekin!Zein polita zure lepoa,urrezko katea horiekin!

11. Urrezko belarritakoak egingo dizkizugu,zilarrez tarteka apainduak.

12. Ene erregea etzanik dagoela,nire nardoari usain gozoa dario.

13. Ene maitea niretzat mirra-zorrotxoa:nire bularren artean ematen du gaua.

Irakurri kapitulu osoa Kantarik Ederrena 1