Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 9:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jakin zuten horren guztiaren berri Jordanez mendebaldera —mendialdean, lautadan eta kostaldean, Libanoraino— bizi ziren erregeek, hititen, amortarren, kanaandarren, periztarren, hibiarren eta jebustarren erregeek.

2. Eta denek bat egin zuten, Josue eta Israel herriaren kontra borrokatzeko.

3. Gabaon hiriko bizilagun hibiarrek, ordea, Josuek Jeriko eta Ai hiriei egina jakitean,

4. amarrukeriaz jokatu zuten: biderakoak hartu eta zaku zaharrak eta ardo-zahagi zahar urratu eta adabakiz josiak bota zizkieten astoei bizkarrera;

Irakurri kapitulu osoa Josue 9