Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 7:23-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Gauzak oihal-etxolatik harturik, Josue eta israeldarrei eraman zizkieten, eta hauek Jaunaren aurrean ezarri zituzten.

24. Orduan, Josuek Zerahen seme Akan bera eta dirua, soingainekoa, urre-puska, Akanen seme-alabak, beraren idi, asto eta ardiak, oihal-etxola eta gauza guztiak hartu eta, israeldar guztiak berekin zituela, Akor izeneko ibarrera eraman zituen.

25. Josuek esan zuen: «Akan, Jaunak gaur bota diezazula gainera erakarri diguzun ezbeharra!»Eta israeldar guztiek harrika eman zieten Akani eta etxekoei; gero, beraren gauzak erre eta harriz estali zituzten.

26. Ondoren, harri-pilo handia ezarri zioten gainean Akani. Han dago oraindik harri-piloa. Horregatik deritza toki hari gaurdaino «Akor ibarra», hau da, «Ezbehar-ibarra».Orduan baretu zen Jaunaren haserrea.

Irakurri kapitulu osoa Josue 7