Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 24:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Josuek Israelgo leinu guztiak bildu zituen Sikemen. Dei egin zien Israelgo arduradunei, buruzagiei, epaileei eta funtzionarioei ere, eta Jaunaren aurrera agertu ziren.

2. Josuek esan zion herri osoari:—Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: «Zuen arbasoak, Terah eta beronen seme Abraham eta Nahor, Eufrates ibaiaren beste aldean bizi ziren antzina, eta beste jainko batzuk gurtzen zituzten.

3. Eufrates ibaiaz beste aldetik hartu eta Kanaan lurraldean barrena ibilarazi nuen zuen aita Abraham. Semea eman nion, Isaak, eta ondorengotza ugaldu.

4. Isaaki bi seme eman nizkion: Jakob eta Esau. Esauri Seir mendialdea eman nion jabetzan; Jakob eta beronen semeak, berriz, Egiptora jaitsi ziren.

Irakurri kapitulu osoa Josue 24