Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 23:5-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Jaunak, zuen Jainkoak, berak egotzi eta desjabetuko ditu, zuek beraien lurraldeen jabe egin zaitezten, Jaunak, zeuen Jainkoak, hitzeman dizuen bezala.

6. Izan bihotz eta bete arretaz Moisesen legearen liburuan idatzia dagoen guztia, ezertan ere saihestu gabe.

7. Ez nahasi zuen inguruan gelditzen diren arrotzekin, ez aipatu ere egin horien jainkoen izenak, ez egin zinik beraien izenean, ez gurtu eta ez ahuspeztu beraien aurrean.

8. Aitzitik, iraun ezazue Jaunari, zeuen Jainkoari, atxikirik, orain arte bezala.

9. Nazio handi eta indartsuak bota ditu Jaunak zuen aurretik; orain arte, batek ere ezin izan dizue aurre egin.

10. Zuetako bat bakarrak mila etsairi ihes eragin ahal izan dio, Jauna, zuen Jainkoa, zuen alde borrokatu delako, berak esan bezala.

11. Zeuen onerako, saia zaitezte Jauna, zeuen Jainkoa, maitatzen.

12. «Baina Jaunarengandik aldendu eta zuen inguruan bizi diren arrotzekin elkartzen bazarete, beraiekin ezkonduz eta harremanak izanez,

13. egon ziur, Jaunak, zuen Jainkoak, ez duela herri horiek zuen aurretik botatzen jarraituko. Sare eta tranpa izango dituzue, saihetsean eztenkada eta begietan arantza bezain mingarri, Jaunak, zeuen Jainkoak, eman dizuen lurralde eder honetatik zuek desagerrarazi arte.

Irakurri kapitulu osoa Josue 23