Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 2:6-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Emakumeak, ordurako, etxe gainera eramanak eta bertan metaturik zituen liho-sorta artean ezkutatuak zituen gizonak.

7. Guardiak Jordanerako bidera, igarolekuetara, joan ziren haien bila. Hiritik atera zirenean, itxi egin zuten atea.

8. Israeldar haiek artean lotarako etzan gabe zeudela, Rahabek etxe gainera igo

9. eta esan zien:—Badakit Jaunak lurralde hau eman dizuela. Hemen, hirian, izuturik gaude eta herrialdeko jende guztia ere ikaraz dago zuen aurrean,

Irakurri kapitulu osoa Josue 2