Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 2:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Josuek, Nunen semeak, bi gizon bidali zituen Xitimgo kanpalekutik lurraldea isilean ikertzera, esanez: «Zoazte Jeriko hiria eta inguruak ikertzera».Haiek joan eta Rahab izeneko emagalduaren etxera sartu ziren eta bertan gelditu lotarako.

2. Jakinarazi zioten Jerikoko erregeari israeldar batzuk sartu zirela hirian gau hartan eta lurraldea ikertzera zetozela.

3. Orduan, mandatu hau bidali zion erregeak Rahabi:—Irtenarazi etxean sartu zaizkizun gizon horiek, gure lurraldea ikertzera etorri baitira.

4. Emakumeak, ordea, gorde egin zituen gizonak, eta erantzun zien guardiei:—Bai, etorri zaizkit gizon horiek etxera, baina nik ez nekien nongoak ziren.

5. Arratsean, hiriko atea itxi baino lehen, alde egin dute eta ez dakit nora joan diren. Haien ondoren berehala joaten bazarete, harrapatuko dituzue.

6. Emakumeak, ordurako, etxe gainera eramanak eta bertan metaturik zituen liho-sorta artean ezkutatuak zituen gizonak.

Irakurri kapitulu osoa Josue 2