Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 19:6-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Bet-Lebaot eta Xaruhen: hamahiru hiri eta beraien herrixkak.

7. Ain, Rimon, Eter eta Axan: lau hiri eta beraien herrixkak.

8. Gainera, hiri horien inguruko herrixka guztiak Baalat-Beer hiriraino, hau da, Negeveko Ramateraino. Hori izan zen simeondarren ondarea, senitarteka banatua.

9. Simeonen leinuaren ondarea Judaren lurralde-zatitik hartua zen, Judaren leinuarena handiegia baitzen beraientzat. Horregatik, Simeonen leinuak Judaren ondarearen barruan hartu zuen berea.

10. Hirugarrenez zotz egin eta Zabulonen leinuko senitarteei egokitu zitzaien. Haien ondarearen muga Sarideraino luzatzen zen.

11. Handik mendebalderantz, Maralara igotzen zen eta, Dabexet ukituz, Jokneamen aurrean dagoen errekaraino heltzen.

12. Saridetik ekialdera bihurtzen zen, Kislot-Taborreko mugetaraino; gero, Daberateraino luzatzen zen eta Jafiara igotzen.

13. Handik ekialderantz jarraituz, Gat-Hefer eta Ita-Kazindik igarotzen zen eta Rimon aldera hartzen zuen, Nea aldera okertzeko.

14. Gero, iparraldetik, Hanaton aldera itzultzen zen eta Iftah-El errekan bukatzen.

15. Lurraldeak beste hauek ere hartzen zituen: Katat, Nahalal, Ximron, Idala eta Belen; guztira hamabi hiri ziren, beren herrixkekin.

16. Hori izan zen zabulondarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.

17. Laugarrenez zotz egin eta Isakarren leinuko senitarteei egokitu zitzaien.

Irakurri kapitulu osoa Josue 19