Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 19:49-51 Elizen Arteko Biblia (EAB)

49. Lurraldea mugatu eta banatzen bukatu zutenean, israeldarrek Nunen seme Josueri ere eman zioten ondarea.

50. Jaunak agindu bezala, berak eskatua zuen hiria eman zioten, Timnat-Serah, alegia, Efraimgo mendialdean. Hiria berreraiki eta bertan jarri zen bizitzen Josue.

51. Horra hor, bada, Eleazar apaizak, Nunen seme Josuek eta israeldar leinuetako senitarteburuek Xilon, Jaunaren aurrean, elkarketa-etxolaren sarreran zotz eginez, izendatu zituzten ondareak. Horrela burutu zuten lurraldearen banaketa.

Irakurri kapitulu osoa Josue 19