Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 19:38-50 Elizen Arteko Biblia (EAB)

38. Iron, Migdal-El, Horem, Bet-Anat, Bet-Xemex; guztira hemeretzi hiri ziren, beren herrixkekin.

39. Hori izan zen neftalitarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.

40. Zazpigarrenez zotz egin eta Danen leinuko senitarteei egokitu zitzaien.

41. Haien lurraldeak honako hiri hauek hartzen zituen: Tzora, Extaol, Ir-Xemex,

42. Xaalabin, Aialon, Itla,

43. Elon, Timnata, Ekron,

44. Elteke, Gibeton, Baalat,

45. Jehud, Bene-Berak, Gat-Rimon;

46. baita Jarkon erreka, Rakon eta Jafa aldera dagoen lurraldea ere.

47. Lurraldeak, ordea, ez zuen Danen leinukoen menpe iraun. Horregatik, Lexem hiriari erasotzera joan eta hartu egin zuten. Bertako bizilagunak ezpataz hil ondoren, hiriaz jabetu eta bertan jarri ziren bizitzen. Lexem zenari Dan izena ezarri zioten, beren arbasoaren izena.

48. Hori izan zen dandarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.

49. Lurraldea mugatu eta banatzen bukatu zutenean, israeldarrek Nunen seme Josueri ere eman zioten ondarea.

50. Jaunak agindu bezala, berak eskatua zuen hiria eman zioten, Timnat-Serah, alegia, Efraimgo mendialdean. Hiria berreraiki eta bertan jarri zen bizitzen Josue.

Irakurri kapitulu osoa Josue 19