Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 19:21-38 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Remet, En-Ganim, En-Hada eta Bet-Patzetz.

22. Muga, Tabor hiritik, Xahatzimatik eta Bet-Xemexetik igarotzen zen eta Jordan ibaian bukatzen; guztira hamasei hiri ziren, beren herrixkekin.

23. Hori izan zen isakartarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.

24. Bosgarrenez zotz egin eta Axerren leinuko senitarteei egokitu zitzaien.

25. Hona hemen haien lurraldeak hartzen zuena: Helkat, Hali, Beten, Akxaf,

26. Alamelek, Amad eta Mixal. Mendebaldetik, muga Karmel mendiraino eta Xihor-Libnateraino heltzen zen.

27. Gero, ekialderantz bihurtzen zen, Bet-Dagoneraino, eta, Zabulonen leinuaren muga eta Iftah-El harana iparraldetik ukituz, Bet-Emek eta Neieldik jarraitzen zuen, eta ezkerraldetik Kabul,

28. Abdon, Rehob, Hamon eta Kanaraino luzatzen zen, Sidon hiribururaino helduz.

29. Handik, Rama-ra eta Tiro gotorlekura bihurtzen zen; gero, Hosarantz jotzen zuen, Mediterraneo itsasoan bukatzeko. Mahlab, Akzib,

30. Ako, Afek eta Rehob hiriak ere hartzen zituen; guztira hogeita bi hiri ziren, beren herrixkekin.

31. Hori izan zen axertarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.

32. Seigarrenez zotz egin eta Neftaliren leinuko senitarteei egokitu zitzaien.

33. Haien muga Helefetik eta Tzaananimgo arteondotik hasi eta Adami-Nekeb eta Jabneelen zehar Lakumeraino heltzen zen, eta Jordan ibaian bukatzen;

34. gero, mendebaldera itzultzen zen, Aznot-Taborrera, eta handik Hukokeraino heltzen. Mugak Zabulonen leinuaren lurraldea ukitzen zuen hegoaldetik, Axerrena mendebaldetik eta Jordan ibaia ekialdetik.

35. Lurraldeak honako hiri gotor hauek zituen: Tzidim, Tzer, Hamat, Rakat, Genesaret,

36. Adama, Rama, Hatzor,

37. Kedex, Edrei, En-Hatzor,

38. Iron, Migdal-El, Horem, Bet-Anat, Bet-Xemex; guztira hemeretzi hiri ziren, beren herrixkekin.

Irakurri kapitulu osoa Josue 19