1. Bigarrenez zotz egin eta Simeonen leinuko senitarteei egokitu zitzaien. Haien ondarea Judaren leinuarenaren erdian zegoen.
2. Hona hemen ondaretzat egokitu zitzaiena: Beer-Xeba, Xema, Molada,
3. Hatzar-Xual, Bala, Ezem,
4. Eltolad, Betul, Horma,
5. Tziklag, Bet-Markabot, Hatzar-Susa,
6. Bet-Lebaot eta Xaruhen: hamahiru hiri eta beraien herrixkak.
7. Ain, Rimon, Eter eta Axan: lau hiri eta beraien herrixkak.
8. Gainera, hiri horien inguruko herrixka guztiak Baalat-Beer hiriraino, hau da, Negeveko Ramateraino. Hori izan zen simeondarren ondarea, senitarteka banatua.
9. Simeonen leinuaren ondarea Judaren lurralde-zatitik hartua zen, Judaren leinuarena handiegia baitzen beraientzat. Horregatik, Simeonen leinuak Judaren ondarearen barruan hartu zuen berea.