Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 15:9-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Mendi-gailurretik, Neftoah errekastoaren iturburu aldera egiten zuen mugak eta Efron mendiko herrixketara luzatzen, gero Baalarantz —hau da, Kiriat-Jearimerantz— okertzeko.

10. Baalatik, mugak mendebalderantz egiten zuen, Seir mendirantz, eta, Jearim mendiaren —hau da, Kesalon mendiaren— iparraldeko hegitik igaroz, Bet-Xemexera jaisten zen. Gero, Timnatik igaro ondoren,

11. Ekron mendiaren iparraldeko hegian zehar, Xikaron aldera okertzen zen eta, Baala mendian barrena, Jabneel-eraino luzatu eta Mediterraneo itsasoan bukatzen zen.

12. Mendebaldeko muga Mediterraneo itsasoa zen.Horra, bada, Judaren leinukoei senitarteka banaturiko lurralde-zatiaren mugak.

13. Jaunak Josueri agindu bezala, Jefuneren seme Kalebi lurralde-zati bat eman zioten Judaren leinukoen artean. Kiriat-Arba —hau da, Hebron— eman zioten, antzina Anaken aita Arbarena izaniko hiria.

14. Anaken hiru ondorengoak —Xexai, Ahiman eta Talmai— bota egin zituen Kalebek hiritik.

15. Handik, Debir hiriko bizilagunen kontra joan zen —ordu arte, Debir hiriari Kiriat-Sefer deitzen zioten—.

16. Kalebek esan zuen: «Eraso eta Kiriat-Sefer har dezanari neure alaba Aksa emanen diot emazte».

17. Kenazen seme eta Kaleben anaia zen Otnielek hartu zuen hiria, eta Kalebek bere alaba Aksa eman zion emazte.

18. Neska heldu zenean, bere aitari lursail bat eskatzera bultzatu zuen Otnielek. Neska asto gainetik jaitsi zenean, galdetu zion aitak:—Zer nahi dun?

19. Aksak erantzun:—Egidazu beste erregaluren bat. Eman didazun lurra elkorra da; emazkidazu urtegiak ere.Orduan, goiko eta beheko urtegiak eman zizkion Kalebek.

20. Hori izan zen Judaren leinuko senitarteek hartu zuten ondarea.

21. Honako hauek ziren Judaren leinukoek hegoaldeko ertzean, Edomgo muga inguruan, zituzten hiriak: Kabtzeel, Eder, Jagur,

Irakurri kapitulu osoa Josue 15