Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 15:7-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Muga, gero, Akor ibarrean zehar, Debir-era heltzen zen eta handik iparraldera jotzen zuen, Adumimerako aldapa parean dagoen Gilgalera, errekaren hegoaldean. Gero, En-Xemex errekastotik igaroz, En-Rogel iturburura heltzen zen.

8. Hemendik, Ben-Hinom haranean gora, jebustarren hiria —hau da, Jerusalem— zegoen mendi-hegiaren hegoaldetik igaro eta Hinom haranaren mendebaldean dagoen mendi-gailurreraino heltzen zen, refatarren lautadaren iparraldeko ertzeraino.

9. Mendi-gailurretik, Neftoah errekastoaren iturburu aldera egiten zuen mugak eta Efron mendiko herrixketara luzatzen, gero Baalarantz —hau da, Kiriat-Jearimerantz— okertzeko.

10. Baalatik, mugak mendebalderantz egiten zuen, Seir mendirantz, eta, Jearim mendiaren —hau da, Kesalon mendiaren— iparraldeko hegitik igaroz, Bet-Xemexera jaisten zen. Gero, Timnatik igaro ondoren,

11. Ekron mendiaren iparraldeko hegian zehar, Xikaron aldera okertzen zen eta, Baala mendian barrena, Jabneel-eraino luzatu eta Mediterraneo itsasoan bukatzen zen.

12. Mendebaldeko muga Mediterraneo itsasoa zen.Horra, bada, Judaren leinukoei senitarteka banaturiko lurralde-zatiaren mugak.

13. Jaunak Josueri agindu bezala, Jefuneren seme Kalebi lurralde-zati bat eman zioten Judaren leinukoen artean. Kiriat-Arba —hau da, Hebron— eman zioten, antzina Anaken aita Arbarena izaniko hiria.

14. Anaken hiru ondorengoak —Xexai, Ahiman eta Talmai— bota egin zituen Kalebek hiritik.

15. Handik, Debir hiriko bizilagunen kontra joan zen —ordu arte, Debir hiriari Kiriat-Sefer deitzen zioten—.

16. Kalebek esan zuen: «Eraso eta Kiriat-Sefer har dezanari neure alaba Aksa emanen diot emazte».

17. Kenazen seme eta Kaleben anaia zen Otnielek hartu zuen hiria, eta Kalebek bere alaba Aksa eman zion emazte.

Irakurri kapitulu osoa Josue 15