Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 15:10-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Baalatik, mugak mendebalderantz egiten zuen, Seir mendirantz, eta, Jearim mendiaren —hau da, Kesalon mendiaren— iparraldeko hegitik igaroz, Bet-Xemexera jaisten zen. Gero, Timnatik igaro ondoren,

11. Ekron mendiaren iparraldeko hegian zehar, Xikaron aldera okertzen zen eta, Baala mendian barrena, Jabneel-eraino luzatu eta Mediterraneo itsasoan bukatzen zen.

12. Mendebaldeko muga Mediterraneo itsasoa zen.Horra, bada, Judaren leinukoei senitarteka banaturiko lurralde-zatiaren mugak.

13. Jaunak Josueri agindu bezala, Jefuneren seme Kalebi lurralde-zati bat eman zioten Judaren leinukoen artean. Kiriat-Arba —hau da, Hebron— eman zioten, antzina Anaken aita Arbarena izaniko hiria.

14. Anaken hiru ondorengoak —Xexai, Ahiman eta Talmai— bota egin zituen Kalebek hiritik.

Irakurri kapitulu osoa Josue 15