Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 10:10-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Jaunak ihes eragin zien israeldarren aurretik, eta hauek erabat garaitu zituzten amortarrak Gabaonen. Gero, Bet-Horon aldapako bidean pertsegitu eta Azeka eta Makedaraino porrokatu zituzten.

11. Israeldarrengandik ihesi Bet-Horon aldapan behera zihoazelarik, Jaunak izugarrizko kazkabarra bota zien amortarrei gainera, Azekara heldu ziren arte, eta asko hil ziren. Jende gehiago hil zuen kazkabar-harriak israeldarren ezpatak baino.

12. Jaunak amortarrak israeldarren eskura eman zituen egun hartan, Josuek Jaunari otoitz egin zion, israeldarren aurrean oihukatuz:«Eguzki, geldi Gabaon gainean,eta zu, ilargi,Aialon haran gainean!»

13. Eta eguzkia gelditu egin zen, eta ilargia toki berean tinko egon, herria bere etsaiez mendekatu zen arte. Gertakari hau «Zintzoaren Liburuan» dago idatzia. Eguzkia geldi egon zen ortziaren erdian eta egun osoan ez zuen sartzeko presarik izan.

Irakurri kapitulu osoa Josue 10