Itun Zaharra

Itun Berria

Jonas 3:4-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Sartu zen Jonas hirian barrena eta egun osoan ibili zen mezu hau aldarrikatuz: «Berrogei egun barru erraustua izango da Ninive».

5. Ninivetarrek sinetsi egin zioten Jainkoari. Hala, baraualdi bat egitea erabaki zuten eta dolu-jantziz estali ziren, zahar eta gazte.

6. Niniveko erregea, gertatzen zenaren berri jakin zuenean, tronutik jaiki, errege-jantziak kendu eta, dolu-jantziz estalirik, errautsetan eseri zen.

7. Gero, hau aldarrikarazi zuen hirian: «Erregearen eta beronen gobernarien aginduz, gizaki eta abere, behi eta ardi, inork ez beza ezertxo ere dasta, ez bitez larra, ez bezate edan;

Irakurri kapitulu osoa Jonas 3