Itun Zaharra

Itun Berria

Jonas 1:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Honela hitz egin zion Jaunak Jonasi, Amitairen semeari:

2. «Ea, zoaz Ninivera, hiri handi horretara, eta hots egin nire mezua berorren aurka, bururaino egina bainauka bere gaiztakeriaz».

3. Abiatu zen, bai, Jonas, baina Tarsisera ihes egiteko asmotan, Jaunarengandik urrun. Jafara jaitsi eta Tarsisera zihoan ontzi bat aurkitu zuen; bidesaria ordaindurik, ontziratu egin zen, ontzikoekin batera Tarsisera joateko, Jaunarengandik urrun.

4. Baina Jaunak haize-erauntsia aterarazi zuen eta itsasoa biziki haserretu zen, ontzia lehertzeko zorian jarriz.

5. Marinelak erabat beldurtu eta nor bere jainkoari oihuka hasi ziren. Ontziaren zama arintzeko, hornigaiak itsasora jaurti zituzten.Bitartean, Jonas ontzi barrenera jaitsia zen eta etzanik lozorroan zegoen.

6. Kapitainak hurbildu eta esan zion: «Zer egiten duzu hor lotan? Altxa eta egiozu otoitz zeure jainkoari, ea gutaz arduratzen den eta ez garen galtzen».

7. Marinelek honela ziotsaten elkarri: «Zotz egin dezagun, zoritxar honen erruduna nor den jakiteko».Zozketa eginik, Jonasi atera zitzaion.

8. Honela galdetu zioten, beraz:—Esaguzu: zergatik datorkigu zoritxar hau? Zer egiten duzu hemen eta nondik zatoz? Nongoa zara? Zein herritakoa?

Irakurri kapitulu osoa Jonas 1