Itun Zaharra

Itun Berria

Joel 4:6-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Judako eta Jerusalemgo seme-alabak greziarrei saldu zenizkieten, beren lurraldetik urruti botatzearren.

7. Baina aterarazi egingo ditut saldu zenituzten tokitik, eta zuen eginak zeuen bizkarrera jausaraziko ditut:

8. zuen seme-alabak juduei salduko dizkiet, eta juduek Sabakoei , urrutiko nazio horri, salduko dizkiete».Jaunak esan du.

9. Iragar ezazue hau nazioetan:dei egizue gerra santurako!Prestatu gudariak!Betoz gerlari guztiak!

10. Bihur itzazue goldeak ezpataeta igitaiak lantza.Makalak ere esan beza:«Gudari ausarta naiz!»

11. Zatozte bizkor,inguruko herri guztiok,bil zaitezte.—Zuk, Jauna, gida itzazuzeure gudariak haien aurka—.

12. Erne! Betoz nazioakJosafateko zelaira,han eseriko baita Jauna,inguruko herri guztiak epaitzeko.

Irakurri kapitulu osoa Joel 4