Itun Zaharra

Itun Berria

Joel 4:16-20-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Orro dagi Jaunak Siondik,deiadar Jerusalemdik,eta ikara dira zeru-lurrak.Baina Jauna babes dabere herriarentzat,gordeleku Israelgo seme-alabentzat.

17. «Orduan ezagutuko duzueni, Jauna, naizela zuen Jainkoaeta Sion nire mendi santuanbizi naizela.Jerusalem santu izango da berriro,eta ez da han arrotzik sartuko.

18. Egun hartanmendiek ardoa emango dute,muinoek esnea isuriko.Judako erreka guztiakura betean joango dira.Jaunaren etxean iturria sortuko da,eta Arkazi ibarra ureztatuko du.

19. Egipto basamortu bihurtuko da,Edom eremu gorri,Judako seme-alabei eginikogogorkeriengatik,haien lurraldean isuritakoodol errugabeagatik.

20-21. Ez dut haien odola gehiagoordainik gabe utziko.Judak, aldiz,beti izango ditu bizilagunak,baita Jerusalemek eremendez mende.Eta ni, Jauna, Sionen biziko naiz».

Irakurri kapitulu osoa Joel 4