Itun Zaharra

Itun Berria

Joel 4:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Egun haietan eta une hartan,Judaren eta Jerusalemen zoriaaldatuko dut.

2. Nazio guztiak bilduko dituteta Josafateko zelaira jaitsaraziko;auzia izango dut bertan haien aurka,herri eta ondare dudan Israeliegindako guztiagatik:nazioen artean sakabanatu zuten,nire lurra beren artean banatu,

3. nire jendea zotz egin zuten.Emagalduen saritzatmutikoa ematen zuten,eta zurruterako ardo-trukeneskatxa saltzen.

4. «Eta zuek, Tiro eta Sidon hiriok eta Filisteako eskualde guztiok, zer nahi duzue niregandik? Nik ordaina ematea nahi al duzue? Niregandik ordaina nahi baldin baduzue, gertu nago: berehala jausaraziko dut ordaina zuen bizkarrera.

5. Nire urrea eta zilarra ostu zenituzten eta nire bitxien altxorra zeuen tenpluetara eraman.

6. Judako eta Jerusalemgo seme-alabak greziarrei saldu zenizkieten, beren lurraldetik urruti botatzearren.

7. Baina aterarazi egingo ditut saldu zenituzten tokitik, eta zuen eginak zeuen bizkarrera jausaraziko ditut:

8. zuen seme-alabak juduei salduko dizkiet, eta juduek Sabakoei , urrutiko nazio horri, salduko dizkiete».Jaunak esan du.

9. Iragar ezazue hau nazioetan:dei egizue gerra santurako!Prestatu gudariak!Betoz gerlari guztiak!

10. Bihur itzazue goldeak ezpataeta igitaiak lantza.Makalak ere esan beza:«Gudari ausarta naiz!»

Irakurri kapitulu osoa Joel 4