Itun Zaharra

Itun Berria

Joel 2:5-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Mendiz mendi saltoka doazenzalgurdiena bezalakoburrunba dakarte,lastoa erretzen duen suarentxinparta-hotsa bezalakoa.Gudaroste indartsua dirudite,borrokarako gertu.

6. Haien aurrean ikara dira herriak,zurbil jartzen aurpegi guztiak.

7. Gudariak bezala oldartzen dira,gerlarien antzera igotzenharresietan gora.Bakoitza bere bidetik doa,nor bere lerrotik okertu gabe.

8. Lagunari trabarik egin gabe,bakoitza bere arrastoan doa.Gezia gainera jausita ere,ez dute atzera egiten.

9. Hiriari erasotzen diote,harresiak hartzen;etxe-hormetan gora igotzen dira,leihoetatik sartzen lapurrak bezala.

10. Haien aurrean dar-dar dagi lurrak,ikara da zerua;eguzki-ilargiak ilundu egiten dira,izarrek beren dirdira galtzen.

11. Eta Jaunak deiadar dagibere gudarostearen aurrean;kontaezinak diraharen gudari-sailak,indartsuakharen aginduak betetzeko.Handia da eta guztiz ikaragarriaJaunaren eguna:nork eman aurpegi?

12. «Baina garaiz zabiltzate oraindik—hala dio Jaunak—.Itzul zaitezte nireganabihotz-bihotzez,barau, negar eta intzirika».

Irakurri kapitulu osoa Joel 2