Itun Zaharra

Itun Berria

Joel 1:9-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Amaitu dira labore-opariaketa isur-opariak Jaunaren etxean.Dolu dagite apaizek,Jaunaren zerbitzariek.

10. Gorri daude landak,dolu dagi lurrak;galdu da laborea, agortu ardoa,ahitu olioa.

11. Bihotz-erorita daude nekazariak,garrasika mahastizainak;galduak baitira garia eta garagarra,hondatua soroetako uzta.

12. Iharturik dago mahastia,zimel pikondoa,baita granadondoa, palmondoaeta sagarrondoa ere;halaber ihartu dirabasazuhaitz guztiak.Eta ihartu da gizakien poza ere!

13. Egizue erosta, apaizok,doluz jantzita;egizue garrasi, aldare-zerbitzariok.Zatozte, emazue gauadolu-jantziz estalita,Jainkoaren zerbitzariok.Labore-opari eta isur-oparirik gabegelditu baita Jainkoaren etxea.

14. Antola ezazue baraualdia,egizue batzarrerako deia.Bildu buruzagiaketa herritar guztiakJaunaren, zeuen Jainkoaren,etxean,eta egin oihu Jaunari.

15. Ai! Hau eguna, hau!Gainean baita Jaunaren eguna.Ahalguztidunarenhondamen-indarrez dator.

16. Ez al duzue ikustenkendu digutela janaria,falta direla poz-alaitasunakgure Jainkoaren etxean?

17. Idorturik dago hazia zokorpean,hondaturik ziloak,eroriak ganbarak;galdua baita laborea.

18. Abereek zer urruma!Urduri daude behiak,ez baitute larrerik.Eskastu dira ardiak ere.

19. Zuri degizut dei, Jauna!Landa zabaleko larreaksuak hartu ditu,basazuhaitz guztiak garrak kiskali.

20. Basapiztiek ere orro egiten dizute;zeren errekak agortu egin baitira,eta landa zabaleko larreaksuak hartu.

Irakurri kapitulu osoa Joel 1