Itun Zaharra

Itun Berria

Job 9:5-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. «Mendiak, ohartu gabe, lekuz aldatzen ditu berak,irauli egiten ditu bere haserrean;

6. lurra bere oinarrietatik astintzen du,eusten dioten zutabeak dardararaziz.

7. Haren aginduz eguzkia ez da ateratzen,izarrak ezkutuan uzten ditu.

8. Berak bakarrik zabaltzen ditu zeruaketa oinpean hartzen itsasoko uhinak.

9. Berak sortzen ditu konstelazioeta zeruko izar-multzo guztiak.

10. Ulermena gainditzen duten mirariak egiten ditu,gauza harrigarriak, ezin konta ahala.

11. Neure ondotik bera igaro eta ez dut ikusten,ondo-ondotik pasatu eta ez naiz konturatzen.

12. Zerbait hartzen badu, nork esan itzultzeko?Nork esango berari: “Zertan zabiltza?”

13. Jainkoak ez du bere suminean amore ematen,bere oinpean hartzen ditu Rahab-en indarrak.

14. «Ni izango ote naiz, bada, erantzungo diona?Nik aurkituko ote argudioak beraren aurka?

15. Arrazoia badut ere, ez diot erantzungo;neure salatzaileari erregutu behar ote?

16. Nik dei egin eta hark erantzungo balit ere,ez dut uste nire erreguari jaramon egingo liokeenik.

17. Berak bainau ekaitzaz zanpatu,berak dizkit arrazoirik gabe zauriak ugaldu,

18. arnasa hartzen ere ez dit uzteneta saminez asebetetzen nau.

Irakurri kapitulu osoa Job 9