Itun Zaharra

Itun Berria

Job 9:26-35 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. ihizko ontziak bezain arin,arranoa harrapakinaren gainera bezala.

27. Neure buruari “Ahaztu atsekabea,alaitu aurpegi hori”, esaten badiot

28. oinaze guztien beldur jartzen naiz,ongi baitakit ez nauela errugabetzat hartuko.

29. Eta gaitzetsia izan behar badut,zertarako nekatu alferrik?

30. Nahiz elur-uraz garbitu,nahiz eskuak lixibaz igurtzi,

31. lokatzetan murgilduko nindukeeta neure jantziek ere nire nazka izango.

32. «Jainkoa ez da ni bezala gizon, erantzun diezaiodanedota biok auzitara joateko.

33. Gu bion artean auzia erabaki lezakeen artekaririk balego,

34. Jainkoaren makila kenduko lidake gainetiketa harenganako izuak ez ninduke ikaratuko.

35. Orduan, bai, beldurrik gabe hitz egingo nuke.Baina hori ez da horrela,eta neurez bakarrik behar dut baliatu.

Irakurri kapitulu osoa Job 9