Itun Zaharra

Itun Berria

Job 9:21-33 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Errugabea al naiz? Neuk ere ez dakit.Nazkatua nago bizitzaz!

22. Dena berdin da! Sarritan esan izan dut:Errugabea nahiz erruduna suntsitzen ditu Jainkoak.

23. Ezbeharrez bat-batean heriotza gertatzen bada,barre egiten du hark errugabearen zoritxarraz.

24. Herrialde bat gobernari gaiztoen esku dagoenean,nork estaltzen ditu hango epaileen begiak,berak izan ezik?

25. «Korrikalaria baino bizkorrago doaz nire egunak:zoriona ikusi gabe doaz ihesi,

26. ihizko ontziak bezain arin,arranoa harrapakinaren gainera bezala.

27. Neure buruari “Ahaztu atsekabea,alaitu aurpegi hori”, esaten badiot

28. oinaze guztien beldur jartzen naiz,ongi baitakit ez nauela errugabetzat hartuko.

29. Eta gaitzetsia izan behar badut,zertarako nekatu alferrik?

30. Nahiz elur-uraz garbitu,nahiz eskuak lixibaz igurtzi,

31. lokatzetan murgilduko nindukeeta neure jantziek ere nire nazka izango.

32. «Jainkoa ez da ni bezala gizon, erantzun diezaiodanedota biok auzitara joateko.

33. Gu bion artean auzia erabaki lezakeen artekaririk balego,

Irakurri kapitulu osoa Job 9