Itun Zaharra

Itun Berria

Job 8:2-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. «Noiz arte hitz egingo duzu horrela,haize-erauntsia bezalako hitzak esanez?

3. Okertu egiten al du Jainkoak zuzenbidea,okertu egiten Ahaltsuak justizia?

4. Zure seme-alabek haren kontra bekatu egingo zuten,eta beren gaiztakeriaren menpe utzi ditu hark.

5. Baina zu Jainkoa bilatzen saiatzen bazaraeta Ahaltsuari erregutzen badiozu,

6. garbi eta zuzen irauten baduzu,orduan zure alde ekingo dio harketa zure zuzentasunari dagokion egoeran jarriko zaitu.

7. Zure lehengoak ez dira ezer izangoemango dizun etorkizun bikainaren aldean.

8. «Galdegin iragandako belaunaldiei,egin gogoeta haien arbasoen eskarmentuaz.

9. Atzo bertakoak gara gu, ez dakigu ezer,gure egunak ez baitira itzala baizik munduan.

10. Baina irakatsi egingo dizute haiek,beraiek jakin ahal izan zutena adieraziz:

11. “Sortzen al da kanabera paduratik kanpo,hazten ote ihia urik gabe?

12. Oraindik loretan dagoela, eta inork atera gabe,beste edozein belar baino lehen ihartzen da”.

13. «Horrelakoa da Jainkoa ahazten dutenen zoria,horrela amaitzen da sinesgabearen itxaropena,

Irakurri kapitulu osoa Job 8