Itun Zaharra

Itun Berria

Job 6:25-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

25. Mingarri gertatuko ote zait zuzen esandakoa?Baina zer da zuek kritikatzen duzuena?

26. Nire hitzak kritikatzen dituzue,haizeak daramatzan etsipenak hartuaren hitzak direlarik.

27. Umezurtza ere zotz egingo zenukete zuek,laguna ere saldu.

28. Ea! Begira aurrez aurre:gezurra esango al dizuet, bada, aurpegira?

29. Beraz, segi dezagun; baina maltzurkeriarik ez!Jarrai dezagun, nire zuzentasuna dago auzitan eta.

30. Maltzurkeria al dut ene mihian?Ez al naiz, bada, hitzak bereizteko gauza?

Irakurri kapitulu osoa Job 6