Itun Zaharra

Itun Berria

Job 6:15-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Ni anaiek ere traizionatu egin naute,urik gabe gelditzen diren errekek bezala.

16. Ur handiak dakartzate izotz-urtzaldian,goian elurrak urtzean;

17. baina lehen beroaldian agortu egiten dira,udaminean ubidetik desagertzen.

18. Karabanak bidetik okertu egiten dira:erreka lehorrei eremurantz jarraitu eta bertan galtzen.

19. Temako karabanek irrikaz bilatzen dute ura,Sabako bidaiariak haren esperoan dabiltza,

Irakurri kapitulu osoa Job 6