18. Ezpatak jo eta ez dio ezer egiten,ezta lantzak, azkonak eta geziak ere.
19. Burdina ihia bezalakoa da harentzat,brontzea egur ustela.
20. Geziek ez diote ihes eragiten,habaila-harriak lasto bihurtzen zaizkio.
21. Mazoa lasto iruditzen zaio,gezien ziztu-hotsari barre egiten dio.
22. Azpialdea teila zorrotzez estalia du,area bailitzan ibiltzen da buztinetan.
23. Pertza bezala jartzen du irakiten ur azpia,lurrinontzian bezala lurrinarazten gaineko ura.
24. Bere atzetik argi-uhara uzten du ur gainean,urak artile zuriz bezala estaliz.
25. Lehorrean ere ez du parekorikzeharo izukaitz baita sortzez.
26. Aurre egiten die ausartenei,bera da basapiztia guztien errege».