Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42

Itun Zaharra

Itun Berria

Job 40 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jaunak jarraitu zuen Jobi esaten:

Jaunaren erronka

2. «Ba al da Ahaltsuarekin eztabaidatu nahi duenik?Jainkoa kritikatu nahi duenak, erantzun beza».

Joben lehen erantzuna (40,3-5)

3. Jobek erantzun zion Jaunari:

Jobek erantzunik ez

4. «Ni ez naiz inor, zer erantzungo dizut?Eskuaz ahoa itxiko dut.

5. Behin eta birritan hitz egin dut,eta ez dut beste erantzunik erantsiko».

Jaunaren bigarren hitzaldia (40,6—41,26)

6. Orduan, Jaunak ekaitzaren erditik erantzun zion Jobi:

Non da Joben indarra?

7. «Presta zaitez, adorerik baduzu,nire galderei erantzuteko.

8. Arrazoia kendu nahi al didazu eta ni gaitzetsizeure burua zuzenesteko?

9. Jainkoak adina indar al duzueta harena bezain ahots ozena?

10. Horrela bada, jantzi zeure burua ospe eta handitasunez,estali duintasun eta edertasunez.

11. Utzi zeure suminari lehertzeneta eraitsi harroputza begiratu batez.

12. Makurrarazi begiratu batez harroputza,jo eta zanpatu bertan gaiztoak.

13. Lurpera itzazu guztiak batera,estali guztiei begiak hilobi ilunean.

14. Orduan, nik neuk goraipatuko zaitut,zeure ahalmenaz lortua zenukeen garaipenagatik.

Hipopotamoa

15. «Begira hipopotamoari.Neuk egina da zu bezalaxe.Belarra jaten du idiak bezala.

16. Begira zer sendotasun duen bizkarraldean,nolako indarra sabeleko muskuluetan!

17. Tente du isatsa, zedroa bezala,artekaturik ditu hanketako tendoiak;

18. hezurrek, brontzea bezain gogor,burdinazko hagak dirudite.

19. Nire maisulana da;neuk bakarrik, bere egileak, mendera lezake ezpataz.

20. Mendiek ematen diote janaria,beraren inguruan egiten dute jolas basapiztiek.

21. Lotoaren azpian etzaten da,aintzirako kanabera artean ezkutatzen.

22. Lotoaren gerizpean babesten da,errekako sahatsek inguratzen dute.

23. Ibaiak ur handiak badakartza ere, ez da izutzen,nahiz eta Jordan ibaiak muturrean jo, lasai geratzen da.

24. Nork aurrean jarri eta helduko dio?Nork eutsi eta sudurra zulatuko?

Krokodiloa

25. «Harrapa al dezakezu krokodiloa amuazedo haren mihia sokaz lotu?

26. Pasatuko ote diozu kanabera sudurretikedo zulatuko ote matrailezurra kakoz?

27. Erreguka eta zurikeriatanibiliko ote zaizu?

28. Hitzarmena egingo ote du zurekin,betiko esklabo har dezazun?

29. Jolas egingo al duzu berarekin txoritxoarekin bezalaedota preso hartuko zeure alaben jostailu bihurtzeko?

30. Enkantean jarriko ote dute arrantzaleek,saltzeko zatikatuko ote merkatariek?

31. Larrua zula-zula egingo ote diozu gezizedo burua arpoiz zeharkatuko?

32. Jarriozu eskua gainean, ez duzu berriz egingo,gogoan izango baituzu borroka.