Itun Zaharra

Itun Berria

Job 4:9-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Jainkoaren arnasak hondatzen ditu,haren haserre-hatsak kontsumitzen.

10. Lehoiak bezala orroka eta purrustaka ibili arren,hortzak puskatzen dizkie Jainkoak;

11. zer janik ez duen lehoia bezala hiltzen diraeta beraien seme-alabak sakabanatzen.

12. «Mezu bat etorri zait isilpean,haren zurrumurrua entzun dut.

13. Gau-ikuskari kezkagarri bat izan nuenlozorroak gizakia hartzen duen garaian;

14. izuak dar-dar eragin zidan,ikara hezurretaraino sartu;

15. haizeak aurpegian jo ninduen,gorputzeko ilea tentearazi.

16. Zutik zegoen, ez nuen ezagutu;irudi bat bakarrik aurrean.Dena isilik. Gero, ahotsa entzun nuen:

17. “Jainkoa baino zuzenagoa izango ote da gizakia?Egilea bera baino garbiagoa izango ote?

Irakurri kapitulu osoa Job 4