Itun Zaharra

Itun Berria

Job 4:7-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. «Gogoratzen al duzu errugabea inoiz galdu denik?Edo gizon zuzena suntsitua izan denik?

8. Gaiztakeria landu eta miseria erein dutenak,horiek ikusi ditut ereindakoaren uzta biltzen.

9. Jainkoaren arnasak hondatzen ditu,haren haserre-hatsak kontsumitzen.

10. Lehoiak bezala orroka eta purrustaka ibili arren,hortzak puskatzen dizkie Jainkoak;

11. zer janik ez duen lehoia bezala hiltzen diraeta beraien seme-alabak sakabanatzen.

12. «Mezu bat etorri zait isilpean,haren zurrumurrua entzun dut.

13. Gau-ikuskari kezkagarri bat izan nuenlozorroak gizakia hartzen duen garaian;

14. izuak dar-dar eragin zidan,ikara hezurretaraino sartu;

15. haizeak aurpegian jo ninduen,gorputzeko ilea tentearazi.

Irakurri kapitulu osoa Job 4