1. Orduan, Temango Elifazek esan zuen.
2. «Agian, ez da atsegina esango dizudana,baina ezin diet eutsi neure hitzei.
3. Zuk asko eta asko hezieta ahulak indartu izan dituzu;
4. estropezu egiten zuena zeure hitzez altxatueta okertutako belaunak zuzendu izan dituzu;
5. orain, zeuri tokatu zaizunean, adorea galtzen al duzu?Asaldatuta al zaude dena gainera datorkizulako?
6. Ez al zenuen Jainkoarengan zeure konfiantzaeta jokabide zintzoan zeure itxaropena?