Itun Zaharra

Itun Berria

Job 39:10-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Lotuko ote duzu uztarrian,zure atzetik ibarreko lurrak golda ditzan?

11. Indartsua dela eta, fidatu egingo ote zaraeta beraren gain utzi zeure soro-lanak?

12. Uste al duzu balio izango dizula uzta biltzekoeta alea ekarri eta larrainean pilatzeko?

13. «Ostrukak harro eragiten die hegoei,zikoinaren hegoak balitu bezala.

14. Arrautzak lurrean uzten ditueneanhareatan bero daitezen,

15. ez du gogoan hartzen oinen batek azpian haredo piztiaren batek zanpa ditzakeela.

16. Ankerra da kumeekin, bereak ez balitu bezala;ez zaio axola bere nekeak alferrikako gertatzea.

17. Izan ere, Jainkoak ukatu egin dio senaeta ez dio buruargitasunik eman.

18. Baina jaiki eta lasterka oldartzen denean,barre egiten die zaldiari eta zaldunari.

19. «Zuk ematen al diozu zaldiari azkartasuna,zuk janzten ote lepoa ile-zurdaz?

Irakurri kapitulu osoa Job 39