Itun Zaharra

Itun Berria

Job 38:8-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. «Nork itxi zizkion ateak itsasoari,amaren sabeletik indarrez irten zenean?

9. Nik eman nizkion hodeiak soinekotzateta behe-lainoa ume-zapitzat,

10. nik ezarri nion muga, ateak eta morroiloak jarriz,

11. eta esan nion: “Honaino iritsiko zara, ez aurrerago,hemen amaitzen da zure uhinen harrokeria”.

12. «Bizitzako egun batean ere agindu al diozu goizariedota bere lekua izendatu egunsentiari,

13. lurrari bere ertzetatik heldurikgaiztoak bertatik astin ditzan?

14. Lurraren gainazala eratzen da orduan,buztina moldean bezala,eta apain jantzia sortzen.

15. Baina argia ez da gaiztoentzat,galarazi egiten baitizkie beren ekintzak.

16. «Iritsi al zara itsasoaren iturburuetarainoedota ibili ote ur-leizearen sakon-sakonean?

17. Erakutsi al dizkizuteHerioaren erreinu iluneko ateak?

18. Ba al dakizu zein zabala den lurra?Esadazu, dena dakizun horrek!

19. «Zein da argiaren bizitokirako bidea?Non da ilunpeen egoitza?

20. Eramango al zenituzke beren herrialderaeta erakutsiko etxerako bidea?

21. Jakingo duzu, jaioa baitzinen ordurako,eta hainbeste urte dituzu, gainera!

22. «Izan al zara elur-biltegietan?Ikusi al dituzu kazkabar-gordailuak?

23. Larrialdirako ditut prestaturik,gerra- eta borroka-egunerako.

24. «Zein aldetatik barreiatzen da argia?Nondik sartzen ekialdeko haizea lurrera?

Irakurri kapitulu osoa Job 38