Itun Zaharra

Itun Berria

Job 38:32-38 Elizen Arteko Biblia (EAB)

32. artizarra bere garaian ateraraziedo Hartz Eme Handia eta Txikia gidatu?

33. Ba al dakizkizu ortziaren legeakedo zuk ezartzen ote dituzu horiek lurrean?

34. «Egin ote diezaiekezu oihu hodeiei,euriz ase zaitzaten?

35. Agintzen ote diezu tximistei joateko,eta hauek “Prest gaituzu” erantzuten?

36. Nork eman dizkie jakinduria eta senaibis hegaztiari eta oilarrari?

37. Nor da hodeiak zenbatueta zeruko pegarrak iraultzeko bezain jakintsu,

38. hautsak lokatz bihurtueta zokorrak elkar batu daitezen?

Irakurri kapitulu osoa Job 38