Itun Zaharra

Itun Berria

Job 38:3-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Presta zaitez, adorerik baduzu,nire galderei erantzuteko.

4. «Non zeunden zu munduari oinarriak jarri nizkionean?Esadazu, horren jakintsu baldin bazara.

5. Nork erabaki zizkion neurriak? Ba al dakizu?Nork egin zituen beronen planoak?

6. Zeren gainean ditu bere oinarriak finkatuak,nork ipini zion giltzarria,

7. goizeko izarrak aho batez abesteneta zerutar izaki guztiak poz-irrintzika ari zirela?

8. «Nork itxi zizkion ateak itsasoari,amaren sabeletik indarrez irten zenean?

9. Nik eman nizkion hodeiak soinekotzateta behe-lainoa ume-zapitzat,

10. nik ezarri nion muga, ateak eta morroiloak jarriz,

11. eta esan nion: “Honaino iritsiko zara, ez aurrerago,hemen amaitzen da zure uhinen harrokeria”.

12. «Bizitzako egun batean ere agindu al diozu goizariedota bere lekua izendatu egunsentiari,

13. lurrari bere ertzetatik heldurikgaiztoak bertatik astin ditzan?

14. Lurraren gainazala eratzen da orduan,buztina moldean bezala,eta apain jantzia sortzen.

15. Baina argia ez da gaiztoentzat,galarazi egiten baitizkie beren ekintzak.

16. «Iritsi al zara itsasoaren iturburuetarainoedota ibili ote ur-leizearen sakon-sakonean?

17. Erakutsi al dizkizuteHerioaren erreinu iluneko ateak?

18. Ba al dakizu zein zabala den lurra?Esadazu, dena dakizun horrek!

19. «Zein da argiaren bizitokirako bidea?Non da ilunpeen egoitza?

20. Eramango al zenituzke beren herrialderaeta erakutsiko etxerako bidea?

21. Jakingo duzu, jaioa baitzinen ordurako,eta hainbeste urte dituzu, gainera!

22. «Izan al zara elur-biltegietan?Ikusi al dituzu kazkabar-gordailuak?

Irakurri kapitulu osoa Job 38