Itun Zaharra

Itun Berria

Job 38:21-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Jakingo duzu, jaioa baitzinen ordurako,eta hainbeste urte dituzu, gainera!

22. «Izan al zara elur-biltegietan?Ikusi al dituzu kazkabar-gordailuak?

23. Larrialdirako ditut prestaturik,gerra- eta borroka-egunerako.

24. «Zein aldetatik barreiatzen da argia?Nondik sartzen ekialdeko haizea lurrera?

25. Nork prestatzen dizkio ibilbideak euri-jasari,nork egiten bidea tximista eta trumoiari,

26. biztanlerik gabeko lurraldeetaneta basamortu bakartietan ere euria egin dezan,

27. eremu idorra aseeta belarra erne eta haz dadin?

28. Ba al du euriak aita-amarik?Nork sortzen ditu ihintz-tantak?

29. Noren sabeletik irteten da izotza,nor erditzen da zeruko antzigarraz,

30. urak gogortu eta harri bihurtzeko,ur gaina jelatua uzteko?

31. «Lot al ditzakezu zuk izar-multzoakedo konstelazioen loturak aska,

32. artizarra bere garaian ateraraziedo Hartz Eme Handia eta Txikia gidatu?

33. Ba al dakizkizu ortziaren legeakedo zuk ezartzen ote dituzu horiek lurrean?

34. «Egin ote diezaiekezu oihu hodeiei,euriz ase zaitzaten?

Irakurri kapitulu osoa Job 38