Itun Zaharra

Itun Berria

Job 38:2-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. «Nor da nire egitasmoa ukatu nahian ari denazentzubako hitzez?

3. Presta zaitez, adorerik baduzu,nire galderei erantzuteko.

4. «Non zeunden zu munduari oinarriak jarri nizkionean?Esadazu, horren jakintsu baldin bazara.

5. Nork erabaki zizkion neurriak? Ba al dakizu?Nork egin zituen beronen planoak?

6. Zeren gainean ditu bere oinarriak finkatuak,nork ipini zion giltzarria,

7. goizeko izarrak aho batez abesteneta zerutar izaki guztiak poz-irrintzika ari zirela?

8. «Nork itxi zizkion ateak itsasoari,amaren sabeletik indarrez irten zenean?

9. Nik eman nizkion hodeiak soinekotzateta behe-lainoa ume-zapitzat,

10. nik ezarri nion muga, ateak eta morroiloak jarriz,

11. eta esan nion: “Honaino iritsiko zara, ez aurrerago,hemen amaitzen da zure uhinen harrokeria”.

Irakurri kapitulu osoa Job 38