Itun Zaharra

Itun Berria

Job 37:19-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. «Irakats iezaguzu zer esan behar diogun,ezin baitugu argudiatu iluntasunean gaudenez gero.

20. Hitz egin nahi dudanean, ohartarazi egin behar al dut?Berri eman behar ote zaio, esandakoa jakin dezan?

21. Bat-batean, ez da eguzkirik ikusten,hodeiek ilundu egin baitute,baina gero haizeak jo eta garbitu egiten ditu.

22. Iparraldetik urrezko argitasuna dator:Jainkoa, distira izugarriz inguratua.

23. Ezin dugu atzeman Ahaltsua,nagusi da indar eta zuzenbidez,justiziaz aberatsa, ez du inor zanpatzen.

24. Horregatik dira haren beldur gizakiak,eta berak ez ditu jakintsu ustekoak kontuan hartzen».

Irakurri kapitulu osoa Job 37