Itun Zaharra

Itun Berria

Job 37:13-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. eta hauek guztiak erabiltzen ditulurra zigortzeko nahiz mesede egiteko.

14. «Entzun hau, Job;hartzazu astia Jainkoaren mirariak hausnartzeko.

15. Ba ote dakizu nola antolatzen duen Jainkoak hori guztia,nola leherrarazten duen oinaztarria hodei artean?

16. Ba ote dakizu hodeiak nola dauden orekan airean,jakintza miresgarriaren adierazle?

17. Hego-haizeaz lurra lozorrotzen denean,zuk, arropa azpian kiskaltzen zaren horrek,

18. lagun ote diezaiokezu zeru-sabaia,metalezko ispilua bezain tinkoa, hedatzen?

19. «Irakats iezaguzu zer esan behar diogun,ezin baitugu argudiatu iluntasunean gaudenez gero.

20. Hitz egin nahi dudanean, ohartarazi egin behar al dut?Berri eman behar ote zaio, esandakoa jakin dezan?

21. Bat-batean, ez da eguzkirik ikusten,hodeiek ilundu egin baitute,baina gero haizeak jo eta garbitu egiten ditu.

22. Iparraldetik urrezko argitasuna dator:Jainkoa, distira izugarriz inguratua.

23. Ezin dugu atzeman Ahaltsua,nagusi da indar eta zuzenbidez,justiziaz aberatsa, ez du inor zanpatzen.

24. Horregatik dira haren beldur gizakiak,eta berak ez ditu jakintsu ustekoak kontuan hartzen».

Irakurri kapitulu osoa Job 37