Itun Zaharra

Itun Berria

Job 37:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Nire bihotza ere dardarka dagobere lekutik irten nahian.

2. «Entzun Jaunaren trumoi-ahotsa,entzun haren ahotik irteten den durundia;

3. zeruan zehar bidaltzen du bere tximista,munduaren bazterreraino iristen da.

4. Gero, haren ahotsak orro egiten dutrumoiak ozenki jotzean,eta ez ditu oinaztarriak gehiago lotzentrumoiak jotzen duen bitartean.

5. Jainkoak bere trumoi-ahots miragarriazulertzen ez ditugun gauza harrigarriak egiten ditu.

6. «Elurrari “Jausi lur gainera” agintzen dioneaneta euri-jasa izugarriak bidaltzean,

7. gizakiaren jarduera gerarazten du,berak egindakoaz guztiak ohar daitezen.

8. Piztiak gordelekuetan sartzen diraeta han gelditzen ezkutuan.

9. Haize-erauntsia hegoaldetik irteten daeta hotza ipar-haizetik.

Irakurri kapitulu osoa Job 37