Itun Zaharra

Itun Berria

Job 36:21-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Ez zaitez gaiztakeriara itzul,horregatik bidali baitizute atsekabea.

22. Begira, paregabea da Jainkoa bere indarrean.Zein maisuk irakatsiko hobeto?

23. Inork ez dio nola jokatu erakusten,inork ez dio “Gaizki egin duzu” esaten.

24. Gogoratu beraren egintzak goratzea;mundu guztiak ospatzen ditu,

25. guztiek miresten dituzte,urrutitik ikusten badituzte ere.

26. «Begira, guk uler dezakegun baino handiagoa da Jainkoa,zenbatezina haren urte-kopurua.

Irakurri kapitulu osoa Job 36